Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Normalean, finka baten salerosketa, dohaintza edo jaraunspena eta beste egintza juridiko batzuk izanen dira.
Notarioaren aurrean eskritura publikoa egiletsi behar da. Jaraunspenean, oinordeko bakarra badago, eskabide pribatu bidez.
Partzela-zedula erantsi behar da, eta, etxebizitza bada, bizigarritasun-zedula.
Zerga aurretik ordaindu dela egiaztatu behar da (Nafarroako Ogasuneko Eskubide Errealen Departamentua), nahiz eta zerga hori
ordaindu aurretik aurkezpen-idazpena eska daitekeen; hala egitea gomendatzen da. Kasu horretan, aurkezpen-egunean dagoen erregistro-egoera
60 egunez mantentzen da, hau da, egun horretan zeuden kargek bakarrik eragin diezaiokete (60 egun baliodunak dokumentazioa
ekarri gabe igarotzen badira, idazpena iraungi egiten da eta berriz aurkeztu behar da).
Jaraunspena bada, heriotza-ziurtagiria eta azken nahien ziurtagiria edo testamentua aurkeztu behar dira; testamenturik ez
badago, nabaritasun-aktak aurkeztu beharko dira.
Iruñeko Udaleko Gainbalioaren bidezko izapidea egin izanaren dokumentazioa aurkeztu behar da.
Notarioak edozein egintza aurkez dezake egileste-egunean edo hurrengo egun baliodunean, notariotzatik agiria telematikoki aurkeztuta; 10 eguneko epean eraman behar da, 60 eguneko iraupenaren ohiko kasurako baliozkotuta gera dadin.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.