Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Interrail txartela

Zer da?

Interrail pase edo txartel pertsonal eta besterenezina da, Europan bizi diren pertsonek erosi eta erabil dezaketena. Europako ia tren guztietan bidaiatzeko aukera ematen du. Harekin, 33 herrialdetako 35 trenbide- eta ferry-konpainia erabil daitezke.

Nork egiten ahal du izapidea?

Europan bizi diren edo Europako herritartasuna duten pertsonak.

Zenbatekoa

Prezio desberdinak, mailaren eta balio-aldien arabera.

Eskatzeko baldintzak

Tren gehienetara igotzeko, nahikoa da langileei telefonoan Interrail pasea erakustea. Tren-konpainia batzuetan eserleku-erreserba gehigarri bat erosi behar da.

Aurkeztu beharreko agiriak

NANa edo pasaportea.

Argibide gehiago

MODALITATEAK:
4 urtetik beherakoak: doan (erosi behar da, baina 0 euroko kostuarekin).
Adingabeak: 4 eta 11 urte bitarte.
Gazteak: 12 eta 27 urte bitarte.
Helduak: 28 eta 59 urte bitarte.
Seniorrak: 60 urtetik aurrera.
Gehigarria eta/edo nahitaezko erreserba duten trenetan bidaiatzea baimenduta dago, dagokion aldea ordaindu ondoren.
Era berean, etzateko tokien (literak eta oheak) gehigarriak ordaindu beharko dira erabiltzen direnean.
Eserlekuak 1. edo 2. mailan erreserbatu daitezke.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.