Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

AMME - Bizilagunendako aparkatzeko txartela eskatzea - 2026

Zer da?

Bizilagun-txartelerako eskaera edo txartela eskuratzea, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetarako.

Nork egiten ahal du izapidea?

Txartel hau eskuratzeko eskubidea dute ohiko bizitokia araututako eremuan duten eta han erroldatuta dauden pertsona fisiko guztiek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

2026. urtea:
1. sektoreko (Alde Zaharra) txartel bakoitzeko: 40,25 euro.
Gainerako sektoreetan: 50,30 euro.

Eskatzeko baldintzak

ESKAERAK EGITEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorrean.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Pertsona fisikoa izatea, txartela halako sektore baterako eskatzen badu, sektore horretan kokaturiko helbide batean erroldatua izatea, eta hori bera edukitzea ohiko bizitoki.
Eskatzaileak indarrean izan beharko du gidabaimena, eta txartelerako baimendutako ibilgailuak haren izenean egon beharko du (ibilgailua enpresakoa denean izan ezik), eta haren bizilekuan helbideratuta, aseguru-poliza indarrean izan beharko du eta, hala badagokio, IATaren aldeko txostena.
Ezin dute eskuratu bizilagunendako udal-emakidako aparkaleku-plaza dutenek.
Txartel bat baino ez zaio emanen lagun eta ibilgailu bakoitzari.

Aurkeztu beharreko agiriak

AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Eskatzailearen NANa/AIZa. Datu pertsonalak dituzten agiriak jasotzera hirugarren pertsona bat joaten bada, titularraren idatzizko adostasuna aurkeztu behar du; bertan jaso behar dira titularraren eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsonaren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NANa), emandako adostasuna, data eta sinadura.
Ibilgailuaren matrikula. Ibilgailuaren titularra pertsona juridikoa bada, haren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, eskatzailea enpresako langilea eta ibilgailuaren ohiko gidaria dela egiaztatzeko, edo enpresaren eskriturak, eskatzailea bertako bazkidea bada.
Ibilgailua rentingekoa bada, renting-kontratua aurkeztu beharko da.
Dagokion tasa ordaindu beharko da (eskudirutan, txartelarekin edo departamentuan jasotako ordainketa-gutunarekin).


TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoa, eskatutako agiriak eskaneatuta erantsita (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITAZIOAREN ATALA).

Argibide gehiago

Txartelarekin edo eskudirutan ordaintzen denean, edo ordainketa egiaztatzen duen ordainketa-gutuna ematen denean, txartela unean bertan ematen da. Gainerako kasuetan, postaz bidaliko da.

Erroldatuta ez dauden pertsonak (ikasleak, maizterrak) helbide horretan bizi ohi badira, Iruñean erroldatu beharko dute eta bizilekua justifikatu, informazioa osatuz argindarraren, uraren, telefonoaren edo alokairuaren ordainagiri batekin, edo helbide horretan bizi ohi direla egiaztatzen duen beste agiri batekin.

Gerta daitekeen edozein aldaketa (ibilgailua, helbidea, etab. aldatzea) Alorrari jakinarazi beharko zaio gehienez astebeteko epean, eta txartela itzuli (ikus lotutako informazioaren fitxa).

Txartela izateko eskubiderik ez duten pertsonek idatziz jakinaraztea eskatu ahal izango dute, dagokion errekurtsoa aurkezteko.

Araudia

Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Eremuaren Ordenantza - BON, 127. zk., 2007/10/10ekoa.
2026ko 22. ordenantza fiskala (I. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra

Lotutako agiriak