Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Udal-hilerriko panteoi bat eskualdatzea edo haren titulartasuna aldatzea.
Pertsona fisiko edo juridiko interesduna, egungo titularra hil bada edo bizien arteko eskualdaketetan.
101,60 euro, eskualdaketa egin dela jakinarazten duen komunikazioa jaso ondoren ordaindu beharrekoak.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Titularra hiltzearen ondoriozko eskualdaketak: aurreko titularraren jaraunslea izan behar du eskatzaileak.
Inter vivosko eskualdaketak: aurreko titularraren familiakoa izan behar du eskatzaileak, eta Iruñean izan behar du egoitza.
TITULARRA HILTZEAGATIKO ESKUALDAKETAK. Jaraunsleak honako hauek aurkeztuko ditu:
Eskabide orokorra eta eskatzailearen NANaren kopia.
Eskualdaketaren onuradun izateko eskubidea egiaztatzen duten agiriak (testamentua, jaraunspena onartzeko agiria, azken nahien
ziurtagiria. Zuhaitz genealogiko osoa, titularrarengandik eskatzailearenganaino, oinordetza agerian utziz eta eskubidea duen
beste jaraunslerik ez dagoela erakutsiz, titular berria izendatzeko familia-akordioa, etab.).
BIZIEN ARTEKO ESKUALDAKETAK. Panteoiaren titularrak honako hauek aurkeztu behar ditu:
Eskabide orokorra, NANen kopiak eta eskualdatzailearen eta titular berriaren arteko akordioa.
Eskualdaketaren onuradun izan nahi duen pertsona Iruñean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Panteoiaren titularraren eta eskualdaketaren onuradun izan nahi duen pertsonaren arteko ahaidetasuna egiaztatzen duten agiriak.
KASU GUZTIETAN: idazkia, eskaeraren arrazoiak azaldu eta aurkeztutako agiriek titulartasuna aldatzeko beharrezko baldintzak
betetzearekin duten lotura justifikatzen duena.
Panteoiaren titulartasuna pertsona bakar batena da (fisikoa edo juridikoa; adibidez, erlijio-komunitate bat). Ezin da hainbatena
izan (adibidez, hainbat anai-arrebarena).
Panteoiaren titulartasun-aldaketa esleipenaren unean INDARREAN DAGOEN ARAUDIAREN mende dago.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Ogasuneko Zuzendaritza.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk.
00/06/19).
2026ko 14. ordenantza fiskala (VI. epigrafea).
6/90 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (BON, 84. zk., 1990/07/13koa).