Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Intsektuak hiltzeko abisua

Zer da?

Udalak gaixotasunak edo osasun-arriskuak transmititzen parte har dezaketen eta osasun publikoari eragin diezaioketen bektoreak kudeatzeko eta kontrolatzeko zerbitzua du (liztorrak, erleak, eltxoak, labezomorroak, euliak...). Zerbitzua eremu publikoan eta udal-espazioetan ematen da.

Ez ditu jabetza pribatuetako jarduketak barne hartzen, honako hauek izan ezik:
Liztorrak: jabetza partikularretan liztor asiarraren habien kasuak bakarrik artatuko dira, betiere zerbitzuak horiek inaktibatzeko eta/edo kentzeko ahalmena eta baliabideak baditu. Hala ez bada, zerbitzuak dagokion balorazioa egin ondoren, Suhiltzaileengana bideratuko da.
Erleak: zerbitzuak balorazioa egin ondoren, erlezain batengana bideratuko da.
Bi kasuetan (erlekumeak edo habiak), herritarrak emandako informazioaren, argazkien eta bideoen bidez egingo da balorazioa. Ez da zuzeneko ikuskapen-zerbitzurik eskaintzen.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozeinek.

Zenbatekoa

Doako zerbitzua.

Eskatzeko baldintzak

Urte osoan eska daiteke.

Eskakizunak

Izapidea telefonoz egingo da, 948 -420994 zenbakiaren bidez, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 07:00etatik 13:30era, edo WhatsApp bat bidalita 639-636433 mugikorrera.

Argibide gehiago

Liztorrak hiltzeko lanak goizean goiz egiten dira beti.
Eremu publikoan intsektuak hiltzeko tratamenduak eguraldi-iragarpenaren araberakoak dira.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Desinfekzio, Intsektu Garbiketa eta Arratoi Garbiketako Parkea