Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Abisua, kexa edo salaketa, animaliek eragindako arazoen ondorioz

Zer da?

Ahozko abisua edo kexa aurkeztea, edo salaketa-mota honi buruzko idatzizko salaketa.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozeinek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Elikagai Ikuskaritza.
Telefonoz, 948-420430 zenbakian (bulegoko ordutegitik kanpo, 092an).
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Abisua edo kexa idatziz egitea gomendatzen da, salaketa gisa izapidetzeko. Udaleko erregistroetan aurkeztu behar da, salatzailearen datuak azalduz; salaketaren inguruan egiten diren gestio guztiak salatzaileari jakinaraziko zaizkio.

Argibide gehiago

Txakurren zaunkek eragindako zaratengatiko kexak Ingurumen Ingeniaritzak (948-420989), Zoonosiak (948-420430) edo Udaltzaingoak (092) artatzen dituzte.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Osasunari buruzko Udal Ordenantzak.
Animaliak Babesteari buruzko Foru Legea (19/2019 Foru Legea, 20019ko apirilaren 4koa; BON, 71. zk., 2019ko apirilaren 11koa).
7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteari buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).

TRAMITAZIO-EPEA: ikuskapena bi aste inguruko epean joaten da, salaketa idatziz formalizatu bada.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Zoonosi Unitatea