Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Animaliak hozka egiteagatiko salaketa

Zer da?

Salaketa aurkeztea, zakur edo katu batek edo beste animaliaren batek hozka egiteagatik. Ez da legezko salaketa edo erreklamazioa, gertakariaren berri emateko betekizuna baizik.

Nork egiten ahal du izapidea?

Hozka jaso duenak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Doan.

Eskakizunak

Ahal bezain laster jakinarazi behar da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hozka egin duen animaliaren jabearen eta animaliaren beraren identifikazioa edo datuak.
Hozka jaso duen pertsonaren identifikazioa.
Hozka jaso duen pertsonak jasotako osasun-laguntzaren parte medikoa.

Argibide gehiago

Osasun-behaketa, beharrezkoa bada, jabearen etxean egingo da.
Zenbait inguruabarretan osasun-behaketa etxean egin daiteke, jabeak eskatuta.
Hozka egin duen animaliaren jabeak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskatu beharko du, osasun-agintaritzak hala erabakiz gero.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Osasunari buruzko Udal Ordenantzak.
Animaliak Babesteari buruzko Foru Legea (19/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa; BON, 71. zk., 2019ko apirilaren 11koa).
7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteari buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).

TRAMITAZIO-EPEA: eskaerari erantzuteko, animalia jasotzen da, Animaliak Artatzeko Zentroan behatzeko.
Behaketaren emaitzaren berri ematen zaio ukitutako pertsonari.

ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Zoonosi Unitatea