Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Abisua, kexa edo salaketa, kutsadura akustikoa dela-eta (bizilagunak, ostalaritzako lokalak, aisialdiko lokalak eta bestelakoak)

Zer da?

Zaratei buruzko abisua edo ahozko kexa (bizilagunen artean) edo idatzizko salaketa aurkeztea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozeinek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan salatzailearentzat. Eragozpenak eragin dituenak ikuskapenari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu, aplikatzekoa zaion ingurumen-legeria urratu duela egiaztatzen bada.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Ingurumen Ingeniaritzako Ikuskaritza.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ahozko abisua edo kexa telefonoz egin daiteke, 948-420989 zenbakira deituta, bizilagunen arteko zarata-eragozpenen kasuan, eragozpenak gertatzen ari diren unean bertan.
CECOPeko 092 telefonora deituta ere egin daiteke, bulego-ordutegitik kanpo.
Gainerako kexak idatziz egingo dira, egoitza elektronikoaren edo erregistro fisikoaren bidez, izapidetu ahal izateko.

Argibide gehiago

Sonometria 1367/2007 Errege Dekretuak ezarritako prozeduraren arabera egiten da; hark ezartzen du etxebizitzetako logeletako gehieneko immisio-balioa 40 dBA dela egunez (07:00etatik 23:00etara) eta 30 dBA gauez (23:00etatik 07:00etara). Etxebizitzako gainerako geletan aurreko balioak 5 dBA handituko dira, hurrenez hurren.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa, eta bereziki 1367/2007 Errege Dekretua.
Osasunari buruzko Udal Ordenantzak.

TRAMITAZIO-EPEA: abisuari erantzuteko ikuskapena bidaltzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Ingurumen Ingeniaritzako Ikuskaritza