Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Hilotzak edo gorpuzkiak erraustea - Iruñeko udal-hilerrian

Zer da?

Udal-hilerrian hilotzak edo gorpuzkiak errausteko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Dagozkion hileta-eskubideak dituen pertsonak.

Zenbatekoa

HILOTZA: 252 euro.
GORPUZKIA: 101,50 euro.
Errautsak hilerriko errautsendako kolunbarioan uzten badira, goian adierazitako zenbatekoari 184,70 euro gehitu beharko litzaizkioke kolunbarioaren 10 urterako lagapenagatik.
Aurretik hilerri honetan lurperatutako gorpuzkiak errausten badira, hilobitik ateratzeko tasak gehitu beharko dira: 49,10 euro.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Errausteko eragozpen judizialik ez egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hilotza edo gorpuzkia errausteko eskaera, hileta-eskubideak dituen pertsonak inprimakiaren arabera eta dagozkion datuekin egina.
HILOTZA BADA:
Hildakoaren aldeko borondatearen ziurtagiria edo, horrelakorik ezean, seniderik edo lagun minik gertukoenena.
Lurperatze- edo errauste-lizentzia - Medikuaren heriotza-ziurtagiriaren kopia.

Argibide gehiago

Aurretik hilerrian ehortzitako gorpuzkiak erraustu daitezke.
Gorpuzkien kasuan, zerbitzuaren beharren arabera emango da hitzordua.
Errautsekin honako hau egin daiteke:
1} Horiei uko egin: hilerrian geratuko dira eta hezurtegi komunean sartuko dira.
2} Kolunbariora edo panteoira eraman, dagozkien ehorzketa- eta/edo lagapen-tasak ordainduta.
3} Eraman eta egokitzat jotzen den xedea eman: kasu horretan ez dago berariazko osasun-araudirik.
KUTXAK: ez dago errautsak gordetzeko berariazko kutxa-mota homologaturik. Beilatokietan eta hilerrian kutxak daude eskuragarri, baina partikularrek ekarritako beste edozein erabil daiteke.
Hilotzak heriotzaren ondoko 24 eta 72 orduen artean erraustu behar dira, epaileak erabakitako edo RSM DF 297/2001eko 20. artikuluan araututako kasu berezietan izan ezik (24 orduak bete aurretik ehortzi ahal izango dira).

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
2026ko 14. ordenantza fiskala (II., IV. eta VII. epigrafeak) eta 12. araua.
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk.
2000/06/19).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko hilerriko errausketa-labeak

Lotutako agiriak