Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko udal-hilerrian hilotza ehorztea

Zer da?

Udal-hilerrian hilotza ehorzteko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Hileta-eskubideak dituen pertsonak.

Nola egiten da izapidea?

Zenbatekoa

NITXOA: 490,85 euro (ehorzketagatik 70,55 euro eta 10 urterako lagapenagatik 420,30 euro barne). Haur txikia bada: 317,55 euro (ehorzketagatik 70,55 euro eta 10 urterako lagapenagatik 247 euro barne).

NITXO OKUPATUA: aurreko 490,85 euroko tasari 61,95 euro gehituko zaizkio hilobitik ateratzeagatik, eta 10 urterako lagapenaren zenbatekoa 10% murriztuko da geratzen zaion indarraldiko urte oso bakoitzeko.

BESTE NITXO EDO LURREKO HILOBI BATEKO GORPUZKIAK DITUEN NITXOA: 595,55 euro (nitxoan ehorzteagatik 70,55 euro, gehi nitxoaren 10 urterako lagapenagatik 420,30 euro, gehi hilobitik ateratzeagatik 49,10 euro eta berriz ehorzteagatik 55,60 euro barne).

KOLUNBARIOKO GORPUZKIAK DITUEN NITXOA: 546,45 euro (ehorzketagatik eta 10 urterako lagapenagatik 490,85 euro, gehi berriz ehorzteagatik 55,60 euro barne).

LURRA: 910,20 euro (lurperatzeagatik 206,40 euro eta 10 urterako lagapenagatik 703,80 euro barne). Haur txikia bada: 476,70 euro (lurperatzeagatik 206,40 euro eta 10 urterako lagapenagatik 270,30 euro barne).

PANTEOIA EDO KAPERA: 68,40 euro ehorzketagatik (ahaidetasuna edozein dela ere).

Eskatzeko baldintzak

Urte osoan eska daiteke.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Izapide horiek beilatokiek egiten dituzte normalean, eta Udalak tasa igortzen die hilero (tasa hori beilatokiek partikularrei kobratzen diete aurrez, ematen dituzten gainerako zerbitzuekin batera).
Eskaera egiteko jarraibideak: 1. Hitzordua eskatzea, hilerrian bertan edo ehorztetxe baten bitartez. 2. Hilerrian agiri hauek entregatzea: a) Erregistro Zibilak emandako lurperatze-lizentzia; b) ehorzteko eskaera, hildakoaren datuak adierazita, hilerriak emandako ereduaren arabera; c) dagozkion hileta-eskubideak dituen pertsonaren baimena; eta d) heriotza-ziurtagiriaren kopia.

Argibide gehiago

Ehorzketak urteko egun guztietan egiten dira, 9:00etatik 14:00etara (jaiegunetan 9:00etatik 12:00etara).
Ehorzketa hil eta 24-72 ordura egin behar da, salbu epaileak besterik erabakitzen duenean edo HOEren (297/2001 FD) 20. artikuluan zehaztutako kasuetan (horrelakoetan 24 ordu baino lehen ehortz daitezke).

Araudia

Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk.
2000/06/19).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria