Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko udal-hilerri barruko lekualdatzeak - Gorpuzkiak kolunbariora (nitxo txikia) eramatea

Zer da?

Udal-hilerriko nitxo edo panteoi batetik edo lurretik ateratako gorpuzkiak udal-hilerriko bertako kolunbario (nitxo txiki) batera eramatea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gorpuzkiaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu, bete eta Udal Hilerrian aurkeztu behar duzu eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

1. GORPUZKI BAT: 237,25 euro, honela banatuta:
Hilobitik ateratzea: 49,10 euro.
Berriz ehortzi edo lurperatzea: 55,60 euro.
10 urterako lagapena: 132,55 euro.

2. BI GORPUZKI: 341,95 euro, honela banatuta:
Hilobitik ateratzea: 98,20 euro.
Berriz ehortzi edo lurperatzea: 111,20 euro.
10 urterako lagapena: 132,55 euro.

3. HIRU GORPUZKI: 446,65 euro, honela banatuta:
Hilobitik ateratzea: 147,30 euro.
Berriz ehortzi edo lurperatzea: 166,80 euro.
10 urterako lagapena: 132,55 euro.

Kolunbarioa okupatuta badago, tasa (10 URTERAKO LAGAPENARENA, EZ GAINERAKOAK) 10% murriztuko da geratzen zaion indarraldiko urte oso bakoitzeko.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera urte osoan egin daiteke, baina, osasun-kontuak direla eta, ekainean, uztailean eta abuztuan ez da komeni gorpuzkiak eta hilotzak lekualdatzea.

AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Hil zenetik gutxienez bost urte igaro behar dute.
Gorpuzkiaren eta gorpuzkia ehortzitako hilobiaren gainean eskubideak dituen pertsonaren eta berriz ehortziko den hilobiaren titularraren adostasuna behar dira (azken hori lehen emakidakoa ez denean).

Aurkeztu beharreko agiriak

JARRAIBIDEAK:
Hileta-eskubidea duen pertsonak eskaera-orria betetzea.
Udal Gordailuzaintzan dagokion zenbatekoa ordaintzea.
Udal-hilerrira gorpuzki-poltsa bat (tanatorioan eros daiteke) edo gorpuzki-kutxatila edo -kutxa iragazgaitz bat, 90x30x30 cm ingurukoa, eramatea.

Argibide gehiago

Osasun-kontuak direla eta, ekainean, uztailean eta abuztuan ez da komeni gorpuzkiak eta hilotzak lekualdatzea.
Gorpuzkiak eta hilotzak astelehenetik ostiralera lekualdatzen dira (jaiegunetan izan ezik), 8:00etatik 9:00etara.
Senideei hobitik zein egunetan eta zer ordutan aterako den jakinarazten zaie, baina ez dute zertan bertaratu.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk., 2000/06/19koa).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala (I., II. eta IV. epigrafeak).

TRAMITAZIO-EPEA: eskatzaileak adierazten du zer egunetan nahi duen egitea lekualdatzea; ahal den guztietan betetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria

Lotutako agiriak