Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Hilotz bat udal-hilerritik beste hilerri batera eramatea.
Hilotzaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.
Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu, bete eta Udal Hilerrian aurkeztu behar duzu eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Hilotz bakoitzeko: 61,95 euro (hilobitik ateratzeko gastuak).
Eskaera urte osoan egin daiteke, baina, osasun-kontuak direla eta, ekainean, uztailean eta abuztuan ez da komeni gorpuzkiak
eta hilotzak lekualdatzea.
AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren baimena behar da.
Hilotzak lekualdatzeko, ezinbestekoa da beilatoki edo ehorztetxe batekin harremanetan jartzea, haiek egiten baitituzte udal-hilerrian
eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuan egin beharreko izapideak.
HILOTZ esaten zaio hil zela 5 urte ez badira.
GORPUZKI esaten zaio hil zenetik 5 urte baino gehiago igaro badira.
Hilotzak beste hilerri batera edo errausketa-labe batera bakarrik eraman daitezke.
Hobitik atera eta helmugara heldu bitartean ezin dira 48 ordu baino gehiago igaro.
Lurrean ehortzitako hilotzak ezin dira lekualdatu.
Gorpuzkiak eta hilotzak astelehenetik ostiralera lekualdatzen dira (jaiegunetan izan ezik), 8:00etatik 9:00etara.
Senideei gorpuzkia hobitik zein egunetan eta zer ordutan aterako den jakinarazten zaie, baina ez dute zertan bertaratu.
Hilotza ehortzita dagoen hobiaren gaineko hileta-eskubideak dituen titularraren adostasuna behar da.
Hilotza ehorztetxe batek lekualdatu behar du.
LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk., 2000/06/19koa).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: eskatzaileak adierazten du zer egunetan nahi duen egitea lekualdatzea, hilobiaren indarraldiaren barruan;
ahal den guztietan betetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.