Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko udal-hilerritik Nafarroatik kanpoko beste hilerri batera lekualdatzea - Gorpuzkiak (duela 5 urtetik gora hilda)

Zer da?

Udal-hilerrian dauden gorpuzkiak Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko beste hilerri batera eramatea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gorpuzkiaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu, bete eta Udal Hilerrian aurkeztu behar duzu eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Gorpuzki bakoitzeko: 49,10 euro, hilobitik ateratzeko gastuengatik.
Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar da.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera urte osoan egin daiteke, baina, osasun-kontuak direla eta, ekainean, uztailean eta abuztuan ez da komeni gorpuzkiak eta hilotzak lekualdatzea.

AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Hilotza lurperatu edo ehortzi zenetik gutxienez 5 urte igaro behar dute.
Beharrezkoa da lekualdatu beharreko gorpuzkiak lurperatuta dauden hilobiaren gaineko ehorzketa-eskubidea duen titularraren adostasuna.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari jakinarazi behar zaio, eta heriotza-ziurtagiriaren kopia bat eman.

Aurkeztu beharreko agiriak

Ehorzte-eskubideak dituenari dagokion inprimakia.
Udal Diruzaintzan hilobitik ateratzeko eskubideen zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria.
90 x 30 x 30 cm-ko kaxa iragazgaitz edo iragazgaiztu bat eraman behar da udal-hilerrira (ez da onartzen gorpuzkiendako poltsarik lekualdatzeetarako).
Eskatzaileak hau aurkeztu behar du gorpuzkien helburuko hilerrian:
Nafarroako Gobernuaren osasun-ziurtagiria, zeina Departamentuan eskatzen baita.
Osasun-ziurtagiria eskatzeko, heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar da; pertsona hil zen herriko epaitegian edo erregistro zibilean eskatu behar da.

Argibide gehiago

Gorpuzki eta gorpuak astelehenetik ostiralera (jaiegunak izan ezik) lekualdatzen dira, 08:00etatik 09:00etara.
Senideei jakinarazten zaie zer egunetan eta zer ordutan aterako diren hilobitik, baina ez da beharrezkoa senideak han egotea.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk., 2000/06/19koa).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: eskatzaileak adierazten du zer egunetan nahi duen egitea lekualdatzea; ahal den guztietan betetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria

Lotutako agiriak