Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Udal-hilerrian dauden gorpuzkiak Nafarroako Foru Komunitateko beste hilerri batera eramatea.
Hildakoaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edozein pertsona.
Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu, bete eta Udal Hilerrian aurkeztu behar duzu eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Hilobitik ateratzea: gorpuzki bakoitzeko 49,10 euro.
Osasun-kontuak direla eta, ekainean, uztailean eta abuztuan ez da komeni gorpuzkiak eta hilotzak lekualdatzea.
AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
5 urte igaroak izan behar dute, gutxienez, lurperatu edo ehortzi zenetik.
Beharrezkoa da lurperatuta dagoen hilobiaren gainean ehorzketa-eskubidea duen titularraren adostasuna.
Atera beharreko hilobiaren gaineko eskubidea duen pertsonaren lekualdatze-eskaera.
Udal Diruzaintzan hilobitik ateratzeko eskubideen zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria.
Gutxi gorabehera 90 x 30 x 30 cm-ko kaxa iragazgaitz edo iragazgaiztu bat edo gorpuzkiendako poltsa bat eraman behar da udal-hilerrira.
Gorpuzki eta gorpuak astelehenetik ostiralera (jaiegunak izan ezik) lekualdatzen dira, 08:00etatik 09:00etara.
Senideei jakinarazten zaie zer egunetan eta zer ordutan aterako diren hilobitik, baina ez da beharrezkoa senideak han egotea.
LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk., 2000/06/19koa).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: eskatzaileak adierazten du zer egunetan nahi duen egitea lekualdatzea; ahal den guztietan betetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.