Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Gaztediaren Etxeko aretoak eskatzea aldian behin jarduerak egiteko.
Gazteak, taldeak eta gazte-elkarteak (14-30 urte bitartekoak).
Con esta opción descargará un formulario de solicitud, que podrá cumplimentar y entregar en la Casa de la Juventud del Ayuntamiento de Pamplona.
Eskabide-orria behera kargatu>Doan.
Eskaera aurrez aurre egin behar da.
Urte osoan eska daitezke, gehienez hiru hilabete lehenago, eta gutxienez jarduera hasi baino bi egun lehenago egin beharko
da eskaera.
Talde politiko, erlijioso, sindikal edo enpresetako kide ez izatea, eta irabazi-asmorik ere ez izatea.
Gaztediaren Etxean emandako eskaera-inprimakia.
ARETOEN ORDUTEGIA (aldez aurretik aurrez aurre erreserbatuta):
IRAILAREN 1ETIK EKAINAREN 30ERA:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
UDAN (uztailean eta abuztuan):
UZTAILAREN 1ETIK 15ERA: itxita.
UZTAILAREN 16TIK ABUZTUAREN 31RA: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
ARAUAK:
Instalazioen erabilera aldi baterakoa izango da beti, gehienez bost egun jarraian (instalazioak erabilera egonkorrerako eskatzen
dituzten gazte edo talde egonkorrentzat izan ezik). Erabiltzaileak Etxeko kudeaketa-taldearengandik hartu eta hari itzuliko
dio bere aretoko giltza, eta ezin izango du aretoa giltzaz itxi erabiltzen ari den bitartean.
Ezin da erre, jan eta edan eraikineko areto eta korridoreetan.
Erabilera-arauak ez betetzea arrazoi izan daiteke horrela jokatzen duen pertsonari edo taldeari aretoaren lagapena eteteko.
Gaztediaren Etxeak langile espezializatuak ditu, eta haien eginkizun nagusia erabiltzaileei behar duten laguntza eta aholkularitza
ematea da, instalazioak erabiltzeko baimena jaso duten jarduera edo proiektua egin dezaten.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.