Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruña Ezagutu udal-programa

Zer da?

Iruña ezagutzea sustatzea: historia, bilakaera, egungo errealitatea, Udalaren eta udal-zerbitzuen funtzionamendua, etab.

Nork egiten ahal du izapidea?

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak (antolatzaileek zehaztutako egutegiarekin).
Beste hezkuntza-mailetako ikasleak eta beste talde batzuk, programa kudeatzen duen enpresarekin aldez aurretik hitzordua eginda.

Zenbatekoa

Eskola-taldeak, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak izan ezik, gehienez 30 pertsonakoak: 37,65 euro (talde bakoitzeko).

Argibide gehiago

Iruñeko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek irteera-ibilbide bat egiten dute hiriko Alde Zaharrean barna, haren bilakaera historikoa eta egungo egoera aztertuz.
Irteera guztiak goizeko eskola-orduetan egingo dira, hiru ordu inguruko iraupenarekin.
Irteeran Alde Zaharrean barnako ibilbide bat egiten da, eta toki esanguratsuetan azalpenak, bisitak eta ariketak tartekatzen dira, gero edukiak ikasgelan lantzeko. Ikasgela-talde bakoitzak begirale bat izango du gidari, irakaslearekin batera.
Ikasleen joan-etorrietarako behar diren autobusak antolatzaileen kontura izango dira.
Beste mailetako taldeek ere parte har dezakete programan, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, aurrez eskatuta (ikus erreserben esteka). Talde horientzat 10 ibilbide desberdin eskaintzen dira, parte-hartzaileen adinera eta mailara egokituak, eta eskatzaileak ordaindu beharko ditu garraio-gastuak:
Iruña Ezagutu ibilbidea, Iruñeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako taldeentzat.
Iruñeko historia: jatorritik gaur egunera.
Donejakue bidea.
Bizitza Arga ibaiaren ertzean.
Harresien sekretuak.
Erdi Aroko Iruña.
Ziudadela.
Iruña eta Argien Mendea.
Modernismoa.
Iruña literarioa.

Programak berariazko lan-materiala du.
Informazio gehiago programa kudeatzen duen enpresan: Ouiplay S.L. Telefonoa: 633-097228.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
2026ko ordenantza fiskala, 10. araua (III.1 epigrafea).

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra - Hezkuntza