Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Caldereria kaleko aretoa erabiltzeko eskaera.
Edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Irabazi-asmorik gabeko entitateak eta jarduerak.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>3 orduko edo ordu-zatiko lagapena, eguneko 67,73 euro.
3 eta 6 ordu bitarteko lagapena, eguneko 116,78 euro.
6 ordutik gorako lagapena, eguneko 170,37 euro.
Ostalaritza-erabileretarako lagapena, eguneko 170,37 euro.
Lokala gutxienez 5 egunez jarraian erabiltzen bada, 20%ko murrizketa aplikatzen da.
Gutxienez 7 egunez jarraian erabiltzen bada, murrizketa 30%koa da.
Lokala erabiltzeagatik Udalak baimendutako jardueretarako, irabazi-asmorik gabeko auzoetako herritar-elkarteek, eskubide sozialak
sustatu eta haien alde lan egiten duten elkarte eta kolektiboek eta merkataritza- eta turismo-sektoreetako elkarteek, murrizketa
75%koa da.
Pertsona fisikoendako ESKATZEKO EDO ESKURATZEKO BIDEAK:
Udalaren erregistroetan.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Eskaera 5 egun lehenago egin behar da.
Pertsona juridikoendako ESKATZEKO EDO ESKURATZEKO BIDEAK:
Erregistro elektronikoa, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan sartuta.
Eskaera 5 egun lehenago egin behar da.
ESKAERA EGITEKO URRATSAK:
1- 948-420462 eta 948-420466 telefonoetara deitu edo salasparticipacion@pamplona.es helbidera mezu bat bidali, nahi den egunerako
edo egunetarako aretoa libre dagoen kontsultatzeko.
2- Aretoaren behin-behineko aurre-erreserba egindakoan, honako hauek aurkeztu behar dira:
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Caldereria kaleko aretoa erabiltzeko eskabide orokorra aurkezten da Udalaren Erregistro Orokorrean (edo erregistro osagarrietan),
honako hauek adierazita: eskatzailearen izena eta posta-helbide osoa, harremanetarako telefonoa, eskaeraren arrazoia, egunak
eta orduak, jardueraren deskribapena eta muntaketa-mota (aulkien eta mahaien antolamendua, erabili beharreko ekipamendua,
parte-hartzaileen kopurua, etab.).
Honako hauen ordezkari gisa arituz gero:
Pertsona fisikoa: ordezkatuaren NANaren fotokopia erantsi.
Pertsona juridikoa: ordezkaritza egiaztatzen duen agiria erantsi, edo eskaera pertsona juridikoaren zigiluarekin aurkeztu.
TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoa, eskatutako agiriak eskaneatuta erantsita (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITAZIOAREN ATALA).
3- Jarduera egin baino gutxienez 2 egun lehenago, tasak Udal Gordailuzaintzan ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztu
behar da unitate izapidegilean.
Hitzaldien edo jardueren gaiak kulturala eta/edo soziala izan behar du.
Aretoa astelehenetik igandera erabil daiteke.
Interesdunak erabilerari uko egin diezaioke ekitaldia baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago; kasu horretan, ordaindutako
zenbatekoaren 50% itzuliko zaio. Uko egiteko, idazki bat aurkeztu beharko du Erregistro Orokorrean, uko egiteko arrazoia adierazita.
ORDUTEGIA:
Astelehenetik igandera: 08:00etatik 21:00etara.
PREZIO PUBLIKOA:
1 - Prezio publikoa ordaintzera behartuta egongo dira Udalak 1. arauan aipatutako udal-lokalak eta espazioak erabiltzeko baimena
ematen dien pertsonak.
2 - Ez dute prezio publikoa ordaindu beharko irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiteko:
Administrazio publikoek eta beren helburuak betetzeko haiek sortutako entitate juridikoek.
Estatutuetako helburuen artean honako hauek dituzten fundazio eta elkarteek: harreran pertsonak hartzen dituzten familien,
harrerako pertsonen, terrorismoaren edo genero-indarkeriaren biktimen eta pobreziaren edo gizarte-bazterketaren biktimen interesak
defendatzea eta sustatzea, eta Giza Eskubideak defendatzea eta sustatzea, horien artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
Udal-lokalak eta espazioak erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen arauan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten
irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek. 1. araua.
LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko ordenantza fiskala, 1. araua (I. eta II. epigrafeak).
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.