Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Kexak eta iradokizunak aurkeztea gai hauei buruz: hiriko argiteria, kaleen garbiketa, espaloien eta zoladuraren egoera, berdeguneak eta hiri-altzariak.

Zer da?

Herritarrek kexak, erreklamazioak, eskaerak, iradokizunak eta abar aurkeztea dagokion Alorrari.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok. Bizilagunen komunitateak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera noiznahi egin daiteke.

KONTSULTARAKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Adierazi harremanetarako datuak, kontsultaren bat egin behar bada ere.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide-orri orokorra edo herritarrak aurkezturiko beste edozein gutun edo idazki.

Argibide gehiago

Eskaera ezesten bada, unitate izapidegileak idatziz erantzuten dio eskatzaileari, eskaera ezesteko arrazoiak azalduz.
Eskaerari erantzutea bidezkoa bada, ez da idatziz erantzuten; eskatutako konponketa edo hobekuntza egiten da.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete
AURREIKUSITAKO EPEA: 6 aste.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez du ebazpenik sortzen. Erabakia idatziz jakinarazten zaio eskatzaileari, dagokion Alorreko zuzendariak sinatuta.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorra - Hiri Kontserbazioa