Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Lorategien mantentze-lanei buruzko eskaera aurkeztea.
Bizilagunen komunitatea.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Doan.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Udalak urbanizazioa hartuta eduki behar du.
Lorategiak honako baldintza hauek bete behar ditu:
1- Ihinztadura bidezko ureztatzea instalatuta izan behar du, programagailuarekin eta kanpoko kontagailuarekin.
2- Ez du egon behar lurpeko aparkaleku pribatu baten gainean.
3- Lurzorua ez da egon behar titulartasun eta mantentze pribatukotzat definituta.
4- Berdeguneen Zerbitzuaren irizpide teknikoak bete behar ditu, zerbitzuaren arau teknikoetan jasotakoak.
Eskabide orokorra.
Urbanizazioaren obra-harrerari buruzko ebazpenaren fotokopia.
Ureztatze-instalazioaren planoa.
Aurretiko baldintzak betetzeak ez du esan nahi Udalak mantentzea bere gain hartuko duenik; izan ere, erabakia eskaera-kopuruaren
eta une bakoitzeko aurrekontu-baliabideen araberakoa izango da.
Barruko urbanizazioetan, Udalak (hala badagokio) argindarraren eta uraren hornidura hartzen du bere gain, eta bizilagunen
komunitatea arduratzen da lorategiak zaintzeaz.
Kanpoko urbanizazioetan, Udalak (hala badagokio) argindarraren eta uraren hornidura hartzen du bere gain, bai eta lorategien
zainketa ere.
LEGEZKO ARAUDIA: udal-plana edo berariazko plana.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: 2 hilabete.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: ez dago ebazpenik. Erabakia idatziz jakinarazten zaio eskatzaileari, dagokion Alorreko zuzendariak sinatuta.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.