Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, oztopo arkitektonikoak kentzeko

Zer da?

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, eraikinen elementu komunetan arkitektura-oztopoak kentzeko jardueretarako (igogailua jartzea, eskailerak egokitzea, etab.).
Aldi berean, obra-lizentzia bideratzen da.

Nork egiten ahal du izapidea?

Iruñeko hiriaren esparruan dauden eraikinetako auzokideen erkidegoak.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera beti egin behar da obrak hasi aurretik.

Aurkeztu beharreko agiriak

JABEEN ERKIDEGO BAT BADAGOELA EGIAZTATZEN DUTEN AGIRIAK:
Jabeen erkidegoaren ordezkariaren NANaren fotokopia.
Eraikina dagokion Jabetza Erregistroan erregistratuta dagoelako ohar soila.
Erkidegoaren identifikazio fiskaleko zenbakiaren fotokopia.

ERKIDEGOAREN HITZARMENA, AKORDIO HAUEK JASOTZEN DITUENA:
Elkarteak obrak egitea onartu izana.
Laguntza-eskaera.
Hiria Birgaitzeko Bulegoan espedientea bideratzeaz arduratuko den ordezkariaren izendapena.
ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEARI dagokionez, akordioak GEHIENGO SOILAREKIN adostu behar dira.
HITZARMENA HONAKO HAUETAKOREN BAT AURKEZTUZ FROGATUKO DA:
Akta-liburuen fotokopia, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoak konpultsatua.
Hitzarmenaren ziurtagiria, erkidegoko lehendakariak sinatua.
IGOGAILUA JARTZEKO ETA ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEKO OBREN PROIEKTU TEKNIKOA, OFIZIALKI IKUS-ONETSIA. 3 kopia eta ale bat CDan.
BIRGAITZE BABESTUAREN BEHIN-BEHINEKO KALIFIKAZIOAREN ESKAERA. ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO BULEGOAN EMATEN DA.
OBRA-LIZENTZIAREN ESKAERA, ERKIDEGOAREN ORDEZKARIAK SINATUA.

Argibide gehiago

DIRULAGUNTZAK APLIKATZEA:

20 urtetik gorako eraikinak, oztopoak erabat kentzen badira, igogailurik gabeko eraikinetan: aurrekontu babesgarriaren 60 %, gehienez 10.000 euro/etxebizitzako edo 13.000 euro/etxebizitzako 11 etxebizitza baino gutxiago dituzten eraikinetan.
20 urtetik gorako eraikinak, oztopoak erabat kentzen badira, igogailua duten eraikinetan: 40 %, gehienez 6000 euro etxebizitzako.
20 urtetik gorako eraikinak, igogailurik gabeak, oztopoei buruzko araudira erabat egokitu gabe: 40 %, gehienez 7000 euro etxebizitzako.
20 urtetik gorako eraikinak, igogailua dutenak, oztopoei buruzko araudira erabat egokitu gabe: 20 %, gehienez 3.000 euro etxebizitzako.
Bizilagunen komunitateak, inguratzaile termikoa hobetzea: 40 %, gehienez 6.000 euro etxebizitzako.
Esku-hartze Orokorreko Proiektuetan inguratzaile termikoa hobetzea: 50 %, gehienez 7.500 euro etxebizitzako.
Instalazio termiko zentralizatuen eraginkortasuna hobetzea, CTE-DB-HE-2ra egokituz: 40 %, gehienez 6.000 euro etxebizitzako.
Etxebizitzen barruko berokuntza-instalazioa eraztun eran jartzea eta edukiontzia instalatzea: 20 %, gehienez 3.000 euro etxebizitzako.

OBRAK EZIN IZANGO DIRA HASI NAFARROAKO GOBERNUAK ESPEDIENTEAREN BEHIN-BEHINEKO KALIFIKAZIOA EMAN ETA OBRA-LIZENTZIA ETA I.C.I.O. ORDAINDU ARTE.
Dirulaguntza ematen bada, obra-lizentziaren gutxieneko tasa aplikatuko da: zerga-oinarriaren 0,50 %.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa (NAO, 185. zk., 2013/09/25ekoa).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 2 hilabete, dokumentazio osoa erregistratzen denetik.
AURREIKUSITAKO EPEA: hilabete eta erdi Nafarroako Gobernuari kalifikazio-proposamena bidaltzeko.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkariak ematen du lizentzia.
Nafarroako Gobernuak diru-laguntza ematen du.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Bulegoa (EEZB)

Lotutako agiriak