Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Nafarroako Gobernuak Iruñeko etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko ematen dituen laguntzen tramitazioa.
Aldi berean, nahitaezko obra-lizentzia izapidetzen da.
JARDUERA BABESGARRIAK - 61/2013 Foru Dekretuko baldintzak betetzen dituzten ohiko bizitokitarako etxebizitzak eta etxebizitza-eraikinak
konpontzeko, hobetzeko eta egokitzeko obrak.
Iruñeko udal-mugartean dauden etxebizitza eta eraikinen jabeak.
Doan.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA: kontsulta departamentuan.
Eskaera beti egin behar da obrak hasi aurretik.
Eraikinek 61/2013 Foru Dekretuan egitura- eta funtzio-egokitzapenari buruz eskatutako baldintzak betetzea; eraikuntza-segurtasuneko
baldintza nahikoak izatea, baita beste batzuk ere, hala nola euriaren eta hezetasunaren aurkako estankotasuna, isolamendua,
ur-, gas-, elektrizitate- eta telefonia-sareak, saneamendua, etab.
Eraikinak 20 urte baino gehiago izatea eta azaleraren 50% baino gehiago etxebizitzetarako erabiltzea.
Etxebizitza berririk ez sortzea (edo daudenak ez handitzea) 120 metro koadrotik gora.
Obraren aurrekontua 2.000 euro/etxebizitzako baino handiagoa izatea.
Obrak hasi gabe egotea eta behin-behineko kalifikazioa jaso eta gehienez 36 hilabeteko epean egitea.
Eskaera-inprimakia.
Proiektu teknikoa eta aurrekontua.
Laguntzak izapidetzeari dagozkion agiri osagarriak (errenta, etxebizitzaren erregistro-ohar soila, ...).
Hirigintza-lizentzia izapidetzeari dagozkion agiri osagarriak (inprimakiak, likidazioa, ...).
Espediente horiek obra-lizentzia behar dute, dagozkien tasekin (ikusi ordenantza fiskalak).
Gainera, EIOZa aplikatu behar zaie: aurrekontuaren % 5.
Laguntzak eskatzailearen errentaren eta egoera pertsonalen araberakoak dira.
LEGEZKO ARAUDIA: 61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa (BON, 185. zk., 2013/09/25ekoa).
2026ko 9. ordenantza fiskala (I.2, I.3 epigrafeak) eta 3. ordenantza fiskala (eranskina).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 2 hilabete inguru, agiri guztiak erregistratzen direnetik.
LAGUNTZA ORDAINTZEA: obra egin eta 3 hilabete ingurura.
AURREIKUSITAKO EPEA: hilabete eta erdi, kalifikazio-proposamena Nafarroako Gobernura bidaltzeko.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA:
Iruñeko Udaleko Hirigintza Alorreko zinegotzi ordezkariak ematen du lizentzia.
Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuak ematen du dirulaguntza.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Bulegoa (EEZB)