Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Udaltzaingoak hiria zeharkatuko duten ibilgailu handiak gidatzeko, zaintzeko eta laguntzeko zerbitzua emateko eskaera.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Garraio handiak zaintzeko zerbitzuagatik: 168,80 euro (ordu edo ordu-zati bakoitzeko).
Egunean 24 orduz.
Eskaera 092 telefonoan egiten da.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Zirkulazio Kodearen 220. eta 222. artikuluak.
Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 2019/02/01ekoa).
2026ko 8. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra