Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Desgaitasuna duten pertsonentzat ibilgailua aparkatzeko tokia gordetzea.

Zer da?

Tokia gordetzeko eskaera, desgaitasuna duen pertsona batek ibilgailua eremu publikoan aparkatzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Desgaitasuna duten gidariak edo haien izenean aritzen den edozein pertsona.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide-orri orokorra, desgaitasuna duen pertsona non bizi den adierazten duena, inguruan lekua gordetzea eskatzeko. Desgaitasun-ziurtagiriaren fotokopia.

Argibide gehiago

Aparkalekua ez dago eskatzailearendako erreserbatuta; edozein ibilgailuk erabil dezake, baldin eta toki ikusgarri batean jartzen badu desgaitasuna duten pertsonendako ibilgailuak aparkatzeko txartela.

TRAMITAZIO-EPEA: 15 egun (gutxienez).
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari eta haien eskubideak bermatzeari buruzkoa.
Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 2019ko otsailaren 1ekoa, eta BON, 52. zk., 2019ko martxoaren 15ekoa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra