Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ezkontzen diren pertsonen eta ezkontzako zuzeneko laguntzaileen autoak elizara sartzeko eskaera

Zer da?

Ezkonduko diren pertsonen eta ezkontzako zuzeneko laguntzaileen ibilgailuak San Lorentzo, San Nikolas eta Errekoleten elizetara eta Katedralera sartzeko eta aparkatzeko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ekitaldia egin baino GUTXIENEZ 15 eta 25 egun LEHENAGO, eskabide bidez egiten bada aurkezteko edozein bide erabilita.
Ezkontzaren bezperara arte, aurrez aurre egiten bada Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko bulegoetan.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra, honako hauek adierazita:
Ezkontzaren data eta ordutegia (hasteko ordua eta amaitzeko gutxi gorabeherako ordua adierazita).
Ibilgailuen matrikulak (gehienez hiru: bi ibilgailu eta hirugarren bat mugikortasun urriko pertsonen kasuan).

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATZEKO, deitu 948-420640 telefonora.

Araudia

Berariazkorik ez.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra