Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Eremu edo espazio publikoetan honelako jarduerak egiteko baimena eskatzea:
Auzoetako jaiak.
Eskualde-etxeen ospakizunak.
Udal-mugartean barna egiten diren txirrindularitza-lasterketak, krosak, etab.
Ikasleen jaiak.
Liburu-azoka.
Hainbat helburutarako mahaiak paratzea.
Kabalkadak, olentzeroak, inauteriak eta prozesioak.
Irristaketa.
Filmak grabatzea.
Osasun-jarduerak, hala nola azterketa medikoak.
Azokak eta merkataritza-jarduerak.
Cáritasen tonbola eta Familiaren Festa.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Baimenaren tasa, indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera; ia kasu guztietan metro koadroko eta eguneko tarifa aplikatzen da, kokapenaren arabera aldatzen dena.
Eskaera jarduera egin baino gutxienez 15 egun natural lehenago aurkeztu behar da.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Erantzukizun zibileko asegurua.
Eskabide orokorra, arrazoia, data, tokia, ordutegiak eta elementuak instalatzeko beharrak adierazita (adibidez, argindarra
hartzeko balizko hargunea).
Nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak.
Erantzukizun zibileko asegurua.
Iruñeko udal-mugartean soilik egiten ez diren txirrindularitza-lasterketetarako, krosetarako eta abarretarako baimena Nafarroako
Gobernuari eskatu behar zaio (Barne Departamentua).
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren Foru Legea (2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa; BOE, 84. zk., 1989/04/08koa).
TRAMITAZIO-EPEA: hiru aste.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Zinegotzi ordezkaria.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra