Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Eremu publikoan abandonaturiko ibilgailuen gaineko abisuak

Zer da?

Udalari ibilgailu bat abandonatuta dagoela jakinaraztea, kontuan harturik toki batean daraman denbora luzea edo ibilgailuaren kontserbazio-egoera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Telefonoz, 948-420602 zenbakian (bulegoko ordutegitik kanpo, 092an).
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra edo edozein idatzi, ibilgailua non dagoen eta haren matrikula-zenbakia adieraziz.

Argibide gehiago

Edozein pertsonak salatu dezake eremu publikoan ibilgailu bat abandonatu dela, ustez.
Hala ere, ibilgailu bat kendu ahal izateko, hilabete baino gehiago egon behar du leku berean, eta bere kabuz mugitzea ezinezko egiten duten kalteak izan behar ditu, edo matrikulazio-plaka falta behar zaio.
JARDUTEKO PROZEDURA: ibilgailuaren titularrari jakinarazi behar zaio ustezko abandonua, baina hark adierazten badu ez dagoela abandonatuta eta ibilgailuak ez badarama han hilabete baino gehiago, eta ibilgailua lekuz aldatzea ezinezko egiten duten kalteak baditu, ezin izango da erretiratu.
LEGEZKO ARAUDIA: Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legea.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra