Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Ibilgailuak denbora-tarte jakin batean aparkatzeko baimena eskatzea (adibidez, obra baterako, etxe-aldaketetarako, gasolioa
deskargatzeko, etab.), edo arrazoi berengatik eremu publikoa okupatzeko.
Ibilgailuen zirkulazioari (zirkulazio-errei bat zati batean edo osorik okupatzea) edo pertsonen joan-etorriari (1,5 m baino
gutxiagoko pasabidea) eragiten dioten jarduerak ezin izango dira webgune honen bidez izapidetu. Horiek izapidetzeko, 948-420658
telefonora deitu beharko da (Herritarren Segurtasuneko Alorra), eta bertan dagokien izapidea egingo zaie.
Hauek dira izapidetu beharreko jarduera-motak:
Gasolioa eta beste erregai batzuk deskargatzea.
Materiala igotzeko garabia.
Edukiontzia, kamioiarendako tokia deskargatzean.
Aldamioak muntatzea.
Etxe-aldaketa.
Zanga irekitzea.
Ezkontza, baimendutako ibilgailuak.
Obrak (espazio-erreserba).
Galtzadako lanak.
Buxadurak kentzea, sarbidea eta lanak.
Espazio-erreserba (beste jarduera batzuk).
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Baimendutako erreserba bakoitzeko: 14,10 euro.
Metro lineal bakoitzeko, urteko tarifa aprobetxamenduak irauten duen egun-kopuruaren arabera hainbanatzen da; kalearen kokapenaren
arabera, 8,08 euro eta 204,01 euro bitartekoa da. Espazio-erreserba ordutegi mugaturako bada, tarifa 25% murriztuko da.
Okupazioa egun bakarrekoa bada, tasak eskaera egitean ordainduko dira.
Etxe-aldaketagatik edo noizbehinkako deskargengatik egindako okupazioak egun bat baino gehiago irauten badu, tasa ordaintzeko
azken eguna eremu publikoaren erreserba edo okupazioa baimenduta duen azken eguna izango da.
Okupazioa egun bat baino gehiagokoa bada, eskatzaileak behin-behineko espazio-erreserbaren bidezko eremu publikoaren okupazioa
amaitu dela jakinaraztean.
Unitate izapidegilean bertan ordaindu behar da.
Eskaerak gutxienez 24 ordu lehenago egin behar dira, behar diren seinaleak paratu ahal izateko. Epe hori gutxienez 48 ordura luzatuko da Alorraren balorazio teknikoa behar denean. Halaber, jarduera astelehenean edo jaiegun baten ondoren bada, eskaera azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen egin beharko da.
Baimena obra baterako bada, obra-lizentzia izan behar du web-orriaren bidez.
Eskaera ahoz egiten da unitate izapidegilean edo webgunearen bidez, eta baimena unean bertan izapidetzen du Udaltzaingoko txandaburuak, edo udalaren webgunearen bidez izapidetzen da.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa,
Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio
Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia
Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari
Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza, BON, 22. zk., 2019ko otsailaren 1ekoa, eta BON, 52. zk., 2019ko martxoaren 15ekoa.
2026ko 19. ordenantza fiskala (II.1, III.1 eta III.2 epigrafeak)
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: baimenek udaltzainburuaren sinadura-aurrekoa daramate. Txandaburuak sinatzen ditu ordenan.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra