Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Ibilgailuak denbora-tarte jakin batean pasatzeko baimena eskatzea (adibidez, obra bat egiten den bitartean).
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Tasa eskatzaileak ordaindu behar du unitate izapidegilean bertan hura sorrarazi zuen jardueraren amaiera jakinaraztean, eta
bi kontzeptu hauen batura da:
Baimendutako pasabide bakoitzeko: 14,10 euro.
Pasabideak hartzen duen metro lineal bakoitzeko: proportzionalki hainbanatuko da urteko tarifa, aprobetxamenduak irauten duen
egun-kopuruaren arabera; kalearen kokapenaren arabera, 16,31 euro eta 246,38 euro bitartekoa izan daiteke. Pasabidea ordutegi
mugaturako bada, tarifa 25% murriztuko da.
Tarifa guztiak «Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoaren erreserbak» izeneko 19. ordenantza fiskalean arautzen
dira.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorra.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Baimena obra batera sartzeko bada, obra-lizentzia izan behar du.
Eskabide orokorra edo beste edozein idatzi.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: baimenek udaltzainburuaren sinadura-aurrekoa daramate. Aretoko buruak sinatzen ditu ordenan.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
2026ko 19. ordenantza fiskala (I.3, I.5 eta III.1 epigrafeak).
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra