Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Objektu galduen erregistroa eta berreskuratzeaZeinu-hizkuntza

Zer da?

Galdutako objektuaren eta interesdunaren datuak erregistratzea.
Objektua galdutako objektuen bulegoan entregatu den edo ez egiaztatzea.
Objektu bat galdu duten erregistratutako pertsonekin telefonoz harremanetan jartzea, galdutako objektuen bulegoan dagoen objektua erregistratutakoarekin bat datorren egiaztatzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honen bidez, inprimaki bat eskuratuko duzu, zure datuak eta objektu galduarenak erregistratzeko. Behin eskaera jaso eta gero objektu hori objektu galduen departamentuan entregatzen badute, zuregana joko dugu, zuri itzultzeko.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Herritarra identifikatzea, abisatu ahal izateko eta aurkitutako objektua jasotzeko.

GALDUTAKO OBJEKTUAREN ERREGISTRO-KANALAK:
Iruñeko Udaleko Objektu Galduak.
Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzua (010 telefonoa).
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

ERREGISTRATZEKO:
Deskribapena (objektuaren kolorea, marka, materiala eta edukia). Telefono mugikorren kasuan, serie-zenbakia IMEI kodeari (Internacional Mobile Equipment Identity) dagokio; kode horrek identifikatzen ditu telefonoak, telefono-konpainia edo duten txartela edozein dela ere. IMEI zenbakia aparatua fabrikatzen duen konpainiak ematen du, eta kontratuan, berme-agirian, faktura batzuetan edo telefonoaren kutxan aurki daiteke.
GILTZAK EZ DIRA ERREGISTRATZEN. Objektu Galduen Bulegora joan behar da, bertan utzi dituzten egiaztatzeko (eta, kopiarik izanez gero, aurkeztu egin behar da).

JASOTZEKO:
Datuak babesteko araudia betez, datuen titularrari bakarrik emango zaizkio agiriak.
Objektu bat berreskuratu nahi duen pertsona jabea bada, objektuaren titulartasuna frogatzen duen faktura, kontratua edo beste edozein agiri aurkeztu behar du.
Datu pertsonalak dituzten agiriak jasotzera hirugarren pertsona bat joaten bada, titularraren idatzizko adostasuna aurkeztu behar du; bertan jaso behar dira titularraren eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsonaren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NANa), emandako adostasuna, data eta sinadura.
Adingabeen kasuan, aita, ama edo legezko tutorea joaten denean, ahaidetasuna edo tutoretza egiaztatu behar du, familia-liburua edo horretarako beste edozein agiri ofizial aurkeztuz. Joaten dena ez bada aita, ama edo tutorea, adingabearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen idatzizko adostasuna aurkeztu beharko du, agiriak jasotzeko.
Galdutako objektua edo agiriak jasotzean, Objektu Galduen Bulegoak jaso beharreko objektuaren edo agirien jabetza egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak edo informazioa eskatu ahal izango ditu.

Argibide gehiago

Erregistroa egitean antzeko ezaugarriak dituen objekturen bat badagoela egiaztatzen bada, interesdunari jakinaraziko zaio.

AURKITUTAKO OBJEKTUEN ABISUA JAKINARAZTEA: 010 zerbitzuak posta elektronikoz, SMS bidez edo telefonoz abisatzen die herritarrei, galdutako objektuaren datuak aurkitutako objekturen baten deskribapenarekin bat badatoz.

Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra), Objektu Galduen Bulegoa eguneko 24 orduetan egongo da zabalik. Arratsaldez eta gauez, Herritarren Segurtasuneko Alorreko alboko atetik sartuko da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: Kode Zibila.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko Zuzendaritza eta Administrazioa