Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Baimen-eskaerak, Iruñeko eskola-garraioetarako

Zer da?

Baimen-eskaerak, Iruñeko udal-mugartean bakarrik ibiltzen diren eskola-garraioko zerbitzuetarako.

Nork egiten ahal du izapidea?

Eskola-garraioko zerbitzuen esleipendun den edozein garraio-konpainia.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Eskaera doan da.
Baimen bakoitzeko: 8,74 euro.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Ibilbidea Iruñeko udal-mugartetik bakarrik igarotzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra, honako hauek erantsita:
Idazkia, kontratatzailea, egin beharreko ibilbidea eta geralekuak, ordutegia eta ibilgailu titularraren matrikula adierazita.
Garraio-kontratuaren fotokopia.
Enpresa eskatzaileak eskatutako garraioa egiteko erabiliko dituen ibilgailu guztien agirien fotokopia erkatuak (zirkulazio-baimena eta fitxa teknikoa).
Zerbitzua emateko eskatzaileak beste enpresa batek lagatako ibilgailuak erabiltzea aurreikusten badu, bi aldeek sinatutako lankidetza-kontratua aurkeztu beharko da, baita ibilgailu guztiei dagozkien agiriak ere.
Gidariak eskola-garraiorako eta adingabeen garraiorako ibilgailuak gidatzeko Erregistro Berezian inskribatuta daudela ziurtatzen duen agiriaren fotokopia, hala badagokio.
Dagokion aseguru-etxearen ziurtagiria, erabili beharreko ibilgailuek erantzukizun zibil mugagabeko asegurua eta bidaiarien nahitaezko asegurua kontratatuta dituztela egiaztatzen duena.

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: 15 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Zinegotzigoa.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

443/2002 Errege Dekretua, apirilaren 27koa, eskola-garraioaren eta adingabeen garraioaren segurtasun-baldintzei buruzkoa (BOE, 105. zk., 2001/05/02koa).
2026ko 7. ordenantza fiskala (VII. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra