Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Terraza edo begiratokia - Alta ematea

Zer da?

Udal-lizentzien eskaerak, eremu publikoan terrazak edo begiratokiak paratzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Ostalaritzako establezimendu baten titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Metro koadroaren eta hiriko eremuaren araberako tarifa: 2,58 euro eta 65,23 euro bitartekoa.
Sei hilean behin ordaindu behar da, kontribuzioarekin eta zerga bateratuekin batera.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Establezimenduak irekitzeko lizentzia eduki behar du, eta jardueraren titularrak ez du zorrik eduki behar betearazpen-aldian.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide-orri orokorra, datu hauek adierazten dituena:
Jardueraren titularraren izena.
Kokapena eta jarri beharreko mahaien edo begiratokien kopurua.

Argibide gehiago

AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: hilabete.
EBAZPENA: Zinegotzigoa.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

ERREKURTSO POSIBLEAK:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.

Araudia

Terrazak Instalatzeko Ordenantza Arautzailea.
2026ko 20. ordenantza fiskala (I.1 epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra