Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Aire konprimatuz eragiten zaien karabina edo pistoletarako arma-txartela eskatzea.
A MOTA: Iruñean erroldatutako 14 urtetik gorako edozein pertsona fisiko.
B MOTA: Iruñean erroldatutako edozein pertsona fisiko.
Txartel bakoitzeko, 11,44 euro.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
A MOTA: arma erdiautomatikoetarako ezinbestekoa da 14 urte baino gehiago izatea.
B MOTA: tiro bateko armetarako.
Eskatzaileek Iruñean erroldatuta egon beharko dute.
Eskaera-inprimakia: Herritarren Segurtasuneko Alorrean eskuratzen da.
NANa.
Tasa eskudirutan ordaintzea unitate izapidegilean.
Behin tramitazio-epea igarota, eskatzaileak izapidea bideratu duen unitatera jo dezake, txartela jasotzera.
LEGEZKO ARAUDIA:
Armen Erregelamendua.
2026ko 7. ordenantza fiskala (VI. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: 1 aste.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
(Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari aurrekariak eskatzea).
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra