Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Pasabidea - Baldintzak aldatzea

Zer da?

Pasabiderako baldintzak aldatzeko eskaera, ondokoei buruz: metro-kopurua, zintarriaren beheragunea, pasabide iraunkorretik ordukako pasabidera aldatzea, ordukako ordutegia aldatzea, etab.

Nork egiten ahal du izapidea?

Ibilgailuak espaloian barrena pasatzeko lizentzien edo pasabide-lizentzien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Espaloiko zintarria beheratu behar bada, honako hauek aplikatuko dira:
Obraren aurrekontuaren 5%, ICIO gisa (Instalazioen, Eraikuntzen eta Obren gaineko Zerga).
27,80 euro metro lineal bakoitzeko, dimentsio handienean (tasa, jarraian aipatutako Ordenantzaren arabera).
Zenbateko hori Udal Gordailuzaintzan ordain daiteke, edo udalaren titulartasuneko kontuetara transferentzia eginez.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra (webgunean dago).

Argibide gehiago

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: hilabete, dokumentazioa behar bezala aurkeztu bada.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
ESPEDIENTEA EBAZTEN DUEN ORGANOA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari

Araudia

Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 19/02/01ekoa).
2026ko 3. (eranskina) eta 18. (I.1 epigrafea) ordenantza fiskalak.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak