Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Pasabidea - Alta eman aurretiko kontsulta

Zer da?

Ibilgailuak espaloian barrena pasatzeko lizentziak (edo "pasabideak") lortzeari eta gainerako baldintzei buruzko kontsultak egitea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Aparkaleku, Emakida eta Pasabideen Zerbitzura joanda edo telefonoz deituta.
Iruñeko Udalaren erregistroak (beharrezko dokumentazioarekin, erantzuna idatziz jaso nahi bada).
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra.
Eraikinaren edo aldearen kokaleku-planoa, 1/100 eta 1/200 bitarteko eskalaz, betiere zein eskala erabili den adierazita.
Lokalaren krokisa, banaketa barne, honako hauek bereziki seinaleztatuta: ibilgailuendako eremua, sarbideak, ibilgailuetarako korridoreak eta haien ezaugarriak eta azalerak.
Beste xederen bat duten negozio-lokalak direnean, adierazi behar da haietan gauzatzen den jarduera, eta zehaztu batezbesteko kalkulu batean zenbat ibilgailu sartu eta ateratzen diren handik egunean.

Argibide gehiago

Ez da nahasi behar «pasabide-lizentzia» (ibilgailuak espaloian barna pasatzea dakarrena) «espazio-erreserbekin» (galtzadan aparkatzeko debeku hutsa), azken horiek Herritarren Segurtasuneko Alorrak izapidetzen baititu.

ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran, egintza jakinarazten denetik adierazitako epean:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.

ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari.

Araudia

Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 19/02/01ekoa).

AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: 10 egun, agiriak behar bezala aurkezten badira.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
ESPEDIENTEA EBAZTEKO ORGANOA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak