Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko dagoen lizentzia bat beste pertsona edo erakunde bati eskualdatzea.
Eskualdaketarekin, baldintzak aldatzea eska daiteke (metro-kopurua, zintarria beheratzea, ordutegien aldaketa, etab.).
Lizentziaren egungo titularra, eta lizentzia hori eskualdatzea nahi duen interesduna.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Lizentzia eskualdatzea doan da.
Espaloiko zintarria beheratu behar bada, honako hauek aplikatuko dira:
Obraren aurrekontuaren 5%, ICIO gisa (Instalazioen, Eraikuntzen eta Obren gaineko Zerga).
27,80 euro metro lineal bakoitzeko, dimentsio handienean (tasa, jarraian aipatutako Ordenantzaren arabera).
Lizentziaren seinaleztapen-plakak aldatu behar badira, horiek emateagatiko tasa: 32,60 euro sorta bakoitzeko (2 plaka).
Zenbateko horiek Udal Gordailuzaintzan ordain daitezke, edo udalaren titulartasuneko kontuetara transferentzia eginez.
1.500 euroko FIDANTZA, titular berriak gordailutu beharrekoa. Fidantza honela era daiteke: eskudirutan Udal Gordailuzaintzan,
udalaren titulartasuneko kontuetara transferentzia eginez edo banku-abala aurkeztuz. Fidantza hori eratutakoan, lehengo titularrari
bere garaian gordailututako fidantza itzuliko zaio.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
EZ DA BEHARREZKOA LOKALAREN JABEA izatea pasabide-lizentziaren eskualdaketa lortzeko, baizik eta bi ALDERDIEN ADOSTASUNA,
eskualdatu nahi duenarena eta etorkizunean izan nahi duenarena. Adostasun hori agiri bateratu baten bidez, alokairu-kontratu
baten bidez edo beste agiriren baten bidez dokumentatu behar da.
Pasabide-lizentzia eman zitzaion lokalean BETI egin beharko da ibilgailuak barrura sartzea eskatzen duen jardueraren bat (garajeak,
konponketa-lantegiak, garbiketa-tunelak, eraikuntzako materialen biltegiak, etab.). Pasabide-lizentzia ez da ematen pertsona
batentzat edo lokal batentzat: jarduera baterako ematen da; eta, jarduera hori bukatzen bada, pasabide-lizentziaren beharra
desagertzen da.
LOKALEKO JARDUERAK ez du zertan izan beti bera.
Baliteke bi lizentzien (jarduerarena eta pasabidearena) TITULARRA ez izatea pertsona bera.
LIZENTZIAREN BALDINTZAK aldatu egin daitezke (lokaleko jarduera, lokalaren azalera, metro-kopurua, zintarria jaistea jaitsita
ez dagoenean, ordutegi iraunkorretik ordutegi partzial batera aldatzea, ordu-tartea aldatzea, etab.).
Eskabide orokorra (webgunean eskuragarri) edo edozein idazki, lizentziaren egungo titularrak eta etorkizuneko titularrak lizentzia eskualdatzeko borondatea adierazten dutena. EGIN BEHARREKO JARDUERA BERRIA ZEHAZTEN DUEN MEMORIA.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: epe orokorra (hiru hilabete).
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 19/02/01ekoa).
2026ko 3. (eranskina), 18. (I.1 epigrafea) eta 19. (IV. epigrafea) ordenantza fiskalak.