Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta irteteko lizentziaren baja egiteko eskaerak.
Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko lizentzia lortu duten pertsona fisiko edo juridikoek.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Noiznahi eska daiteke.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Pasabide-lizentzia eta haren ondorio ekonomikoak ez dira amaitzen titularrak Udalari hura uzteko borondatea adierazten dionean, baizik eta titularrak lizentzia hori amaitutzat jotzeko baldintza hauek bete dituenean: 1 - Lizentziaren seinaleztatze-xaflak itzultzea unitate izapidegilean. 2 - Lizentziako seinale horizontalak kentzea. 3 - Hala badagokio, espaloiko zintarria jatorrizko egoerara aldatzea.
Eskabide orokorra, baja eskatuz.
Lizentziak dakartzan betebeharrak fidantzaz bermatu izanaren egiaztagiria, fidantza itzultzeko.
Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
Lizentziaren azken titularrak bere baliabideekin eta bere kontura jarri beharko du espaloiko zintarria lizentzia eman aurretik
zegoen egoeran. Hala egin ezean, Udalak egingo du, gordailututako fidantzaren kontura; eta hori nahikoa ez bada, aldea eskatuko
zaio, premiamendu-bidez ere bai. BEHERATZEA GAUZATZEKO BEHAR DIREN OBRAK DAGOKIEN ZANGA-LIZENTZIAREN EDO LIZ BIDEZ BAIMENDUKO
DIRA.
Lizentzia zein lokaletarako eman zen, haren jabeak erantzun beharko du aurreko betebeharraz, modu subsidiarioan.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: hilabete, agiriak behar bezala aurkeztu badira.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa, eskatzaileak amaitutzat jotzeko aurretik aipatutako baldintzak bete baditu (seinaleztapen-plakak
ematea, lizentziaren seinale horizontalak kentzea, espaloiko zintarria jatorrizko egoeran jartzea).
ESPEDIENTEA EBAZTEKO ORGANOA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 19/02/01ekoa).