Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Pasabidea - Alta

Zer da?

Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko lizentzia eskatzea, «pasabidea» izenez ezagutzen dena; lizentzia emateak igarobidean aparkatzeko debekua dakar, baita lizentziaren titularrarentzat ere.

Ez da nahasi behar «pasabide-lizentzia» (ibilgailuak espaloian barna pasatzea dakarrena) «espazio-erreserbekin» (galtzadan aparkatzeko debeku hutsa) edo obra batera noizbehinka sartzeko edo etxe-aldaketak egiteko «espaloian barnako behin-behineko pasabideekin»; azken horiek Herritarren Segurtasuneko Alorrean izapidetzen dira.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Zenbatekoa

Lizentziaren edo «pasabidearen» urteko TASA:
Lizentziaren metro linealen eta hiriko poligonoetan duen kokapenaren arabera.

1.500 euroko FIDANTZA, lizentzia-eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoa.
Fidantza honela era daiteke: eskudirutan Udal Gordailuzaintzan, udalaren titulartasuneko kontuetara transferentzia eginez edo banku-abala aurkeztuz.

Lizentzia seinaleztatzeko plaka-sorta emateagatiko TASA: 32,60 euro sorta bakoitzeko (2 plaka).

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

Eskakizunak

Lokalek jarduera-lizentzia izan behar dute, eta barruan ibilgailuak behar dituzten jarduerak egin behar dituzte (garajeak, konponketa-lantegiak, garbiketa-tunelak, eraikuntza-materialen biltegiak, etab.).
Garajetarako diren lokalek gutxienez 5 autorendako tokia izan beharko dute; haietako bakoitzak lokaletik sartu eta irten behar badu, beste ibilgailurik mugitu beharrik gabe egin beharko du.
Familia bakarreko etxebizitzek lehen erabilerarako lizentzia izan behar dute.
Espaloiko zintarria beheratu behar bada, horretarako obrak eta haien kostua eskatzailearen kontura izango dira; zintarria beheratzeko baimena eskuratu beharko du aldez aurretik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Unitate izapidegilean bertan edo egoitza elektronikoan emandako eskaera-inprimakia.
Lokala irekitzeko lizentziaren kopia (edo lehen erabilerako lizentziarena, familia bakarreko etxebizitzen kasuan), edo hura lortzeko egindako eskaerarena.
Eraikinaren edo eremuaren kokaleku-planoa, 1/100 eta 1/200 bitarteko eskalan, erabilitako eskala adierazita.
Lokalaren planoa, banaketa adierazita, eta bereziki ibilgailuendako eremua, sarbideak, haien igarobideak, ezaugarriak eta azalerak zehaztuta.
Negozio-lokalen kasuan: bertan egiten den jarduerari buruzko memoria-aipamen laburra, ibilgailuen eguneko sarrera eta irteeren batez besteko zenbatetsiarekin.
ESPALOIKO ZINTARRIA BEHERATZEA badakar, eskaera-inprimakian adierazi beharko da. BEHERATZEA GAUZATZEKO BEHAR DIREN OBRAK DAGOKIEN ZANGA-LIZENTZIAREN EDO LIZ BIDEZ BAIMENDUKO DIRA.

Argibide gehiago

Baimena eman ondoren, interesatuari jakinarazten zaio jakinarazpena jaso eta seinaleztatze-xaflen jokoa jaso dezakeela unitate izapidegilean, aurrez Udaleko Diruzaintzan edo banku-transferentzia bidez ordaindu ondoren.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: hilabete, dokumentazioa behar bezala aurkeztu bada.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
ESPEDIENTEA EBAZTEN DUEN ORGANOA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
AGIRI OSAGARRIAK: Unitate izapidegileak izapidea behar bezala kudeatzeko eskatu ahal izango du.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari.

Araudia

Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 19/02/01ekoa).
2026ko 19. ordenantza fiskala (I. eta IV. epigrafeak).

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak