Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Salaketa, Hirigintzako eta Etxebizitzako Alorraren eskumeneko jarduketei buruzkoa

Zer da?

Herritarrak salaketak aurkeztea balizko hirigintzako arau-hauste baten inguruan.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Zenbatekoa

Hirigintzaren arloan aplikatzekoa den araudiak ezarritakoa betetzen den egiaztatzeak, hura ez betetzeagatik edo ustezko arau-hausteengatik egiten denean, ez du inolako tasarik.

Txosten teknikoaren arabera salaketa ausarkeriaz justifikatu gabea dela edo ageriko oinarririk ez duela iritziz gero, salatzaileak ordaindu beharko ditu ikuskapenak eragindako tasak: 105,20 euro ikuskapen-bisita bakoitzeko, ordenantza fiskalaren arabera.

Eskatzeko baldintzak

Edozein unetan aurkez daitezke.

Eskakizunak

Salaketan adierazi behar dira haiek aurkezten dituen pertsonaren edo pertsonen nortasuna, arau-haustea izan daitezkeen gertakarien kontaketa, gertaeren data eta, ahal denean, ustezko erantzuleen nortasuna.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hirigintzako eta Etxebizitzako Alorraren eskumeneko jarduketen gaineko salaketa-eskabidea.

Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.

Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro elektronikoaren bidez.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).
1398/1993 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, zehatzeko ahala baliatzeko prozeduraren Erregelamendua arautzen duena.
35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa.
4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Presako Neurriei buruzkoa.
2026ko 11. ordenantza fiskala (I. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak