Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Bide edo kale berri bati izena emateko eta/edo atari berri bati zenbakia emateko eskaera.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Doan.
Eskabide orokorra.
Plano bat, bidearen kokalekua eta atariaren edo atarien kokapena adierazita.
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
LEGEZKO ARAUDIA: ez dago berariazkorik.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: hilabete eta erdi.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria, zenbakiak emateko. Alkatetza, izen berriak emateko edo daudenak aldatzeko.