Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Dorre-garabia obretan instalatu eta abiarazteko lizentzia-eskaerak.
Obra-lizentzia baten titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Eremu publikoa okupatzen badu: eremu publikoa okupatzeagatiko tasak, gutxienez 122,75 euro.
Eremu publikoa okupatzen ez badu: izapide honek ez du tasarik sortzen.
Instalatu aurretik.
Obra-lizentzia edukitzea, eta lizentzia horretan kasuan kasuko garabia instalatzea jada baimenduta ez egotea.
INSTALATZEKO:
1) Obra-lizentziaren eredua.
2) Aurretik emandako obra-lizentziaren fotokopia.
3) Dorre-garabia instalatzeko proiektua, dagokion segurtasun- eta osasun-agiria barne.
FUNTZIONATZEKO: garabia instalatzeko lizentzia eman ondoren. Zerbitzuan jartzeko, Nafarroako Gobernuko organo eskudunari aurkeztuko
zaizkio Jasotzeko eta Mantentzeko Aparatuen Erregelamenduko «MIE-AEM-2» jarraibide tekniko osagarrian aurreikusitako agiriak,
obretarako edo beste erabilera batzuetarako dorre-garabiei dagokienez.
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
Hirigintzako prozedurari buruzko Ordenantza (BOE, 1984/11/23koa). 117. artikulua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea (6/90 Foru Legea, uztailaren 2koa; BON, 84. zk., 1990/07/13koa).
2026ko 9. ordenantza fiskala (I.I.3 epigrafea).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 1 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: 1 hilabete.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.