Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ura - Hornidura-kontratuaren baja

Zer da?

Uraren kontratuaren baja egiteko eta hornidura mozteko eskaera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kontratuaren titularraren NAN edo IFK.
Kontagailuaren irakurketa.

Argibide gehiago

Ur-horniduraren baja eskatuz gero, kontratua amaitu egiten da, eta ezinbestekoa da titularrak kontratu-harremana zalantzarik gabe amaitu nahi izatea.

Baja eman ondoren, kuota finkoak eta aldizkako azken fakturatik baja formalizatutako egunera arte ordaintzeko dagoen kontsumoa likidatuko dira. Kontsumo hori fakturatzeko, titularrak kontagailuaren irakurketa eman behar du; bestela, ordura arte egindako irakurketen arabera zenbatetsiko da.

ONLINEKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiriarekin bideratzea ala ziurtagiririk gabe bideratzea aukeratu eta aukera hori sakatu, formularioa bete, eta eskatutako dokumentuak gehitu.
Kuoten eta kontsumoaren likidazioari dagokion faktura kontu baimenduan kobratzen da. Kontagailua higiezinaren barruan badago, ikuskatzailea bezeroarekin harremanetan jartzen da, kontagailua desmuntatzeko data berresteko.
Eskaera bideratu ondoren, likidazioaren faktura eta kontratuaren baja-agiriaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean bidali.

TELEFONO BIDEZKO TRAMITAZIOA:
Deitu 948-423242 telefono-zenbakira.
Eskaera bideratu ondoren, likidazioaren faktura eta kontratuaren baja-agiriaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean bidali.

AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA (AURREZ HITZORDUA ESKATUTA):
Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Aduanako zokoa 12, beheko solairua).
Ordainketak helbideratuta ez badaude, kuoten eta kontsumoaren likidazioaren faktura une horretan ordaindu behar da.
Kontagailua higiezinaren barruan badago, erabiltzaileak sartzen utzi behar die SCPSAko teknikariei, kontagailua ken dezaten.

Interneteko helbidea

Organo kudeatzailea

Iruñerriko Mankomunitatea

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.