Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ura - Alta eta titulartasun-aldaketak etxabeetan eta industria-nabeetan

Zer da?

Era guztietako etxabeetan, lokal industrialetan eta oro har etxebizitza ez diren horniduretan alta emateko edo titulartasuna aldatzeko eskaera.

Eskakizunak

Higiezin batek indarrean dagoen kontratu bat badu, kontratu horren titulartasun-aldaketa eskatu ahal izango da, betiere erabilera-baldintzak, kontratatutako emaria, isurketak eta abar mantentzen badira.
Kontratatu beharreko lokalean uraren instalazioa aldatzea eragiten duten obrak egin behar badira, hornidura egin aurretik ikuskatu beharko da.
OSO GARRANTZITSUA: kontratatu ahal izateko, ezin da zorrik izan Mankomunitatearekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kontratatzailearen NANaren/IFKren kopia.
Kontratatuko den higiezinaren jabetzaren, errentaren edo erabiltzeko eskubidearen agiria.
Sozietatea ordezteko ahalordea eta eraketa-kontratu zibila (sozietate irregular edo ondasun-erkidego baten izenean kontratatuz gero).
Irekitzeko lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa.
Bankuan helbideratzeko baimena (deskargatu).
Obra-lizentzia (obrak kontratatuz gero).
Obra-esleipena (obrak kontratatuz gero eta kontratuaren titularra eta obra-lizentziaren titularra desberdinak badira).
Saneamendu-ziurtagiria (higiezin berri edo birgaituetarako, ikuskapenaren ondoren ikuskatzaileak eskatzen badu soilik).

Argibide gehiago

ONLINEKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiriarekin bideratzea ala ziurtagiririk gabe bideratzea aukeratu eta aukera hori sakatu, formularioa bete, eta eskatutako dokumentuak gehitu. Gero, ikuskatzaile bat zurekin harremanetan jarriko da, instalazioa ikuskatzeko data berresteko.
Eskaera bideratu ondoren, kontratuaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean bidali.

AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA (AURREZ HITZORDUA ESKATUTA):
Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Aduanako zokoa 12, beheko solairua) aurkeztu behar da dokumentazioa.

Interneteko helbidea

Organo kudeatzailea

Iruñerriko Mankomunitatea

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.