Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Lehengoz okupatzeko etxebizitzetan alta emateko eskaera, bai kontratu partikularrendako, bai jabekideendako.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Bulegoetan, telefonoz (948423242) edo telematikoki, Mankomunitatearen webgunean.
Eskaera eraikin bateko zerbitzu orokorretarako hornidura izateko egiten bada, jabekideen IFK ere aurkeztu behar da.
Atarian jarritako ohar baten bidez jakinaraziko da kontratua egin daitekeela.
OSO GARRANTZITSUA: kontratua egin ahal izateko, ez da inolako zorrik izan behar Mankomunitatearekin.
Eskatzailearen NANaren/IFKren kopia.
Sozietate bat bada, ordezkaritza-boterea (kasu guztietan) eta sozietatea eratzeko kontratu zibila (sozietate irregularra edo
ondasun-erkidegoa bada).
Banku-kontua, helbideratu nahi bada.
ONLINEKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiriarekin bideratzea ala ziurtagiririk gabe bideratzea aukeratu eta aukera hori sakatu, formularioa bete, eta bankuan
helbideratzea baimentzeko agiria (deskargatu) gehitu.
Eskaera bideratu ondoren, kontratuaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean
bidali.
TELEFONO BIDEZKO TRAMITAZIOA:
Deitu 948-423242 telefono-zenbakira.
Eskaera bideratu ondoren, kontratuaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean
bidali.
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA (AURREZ HITZORDUA ESKATUTA):
Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Aduanako zokoa 12, beheko solairua).
Gero, kontratuaren agiria bidaltzen zaio interesdunari, sinatu eta kopia sinatua itzul dezan.
Uraren zikloaren ordenantza.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: egun baliodun bat edo bi.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.