Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) - Mugitzeko ezintasuna duten pertsonendako eskaera

Zer da?

Agiri hau emateko edo berritzeko eskaera, eskatzailea ezin denean talde finko batera edo dagokion estaldura-gunera joan.

Zenbatekoa

Galdetu unitate izapidegileari.

Eskakizunak

NANaren bulegoan ematen den eskabidea bete, eta bulegoan entregatu behar da, eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Talde mugikorra joateko eskabidea beteta.
Nafarroako Osasun Zerbitzuaren - Osasunbidearen idazpurua duen orri batean medikuak egindako ziurtagiria, arrazoi medikoengatik pertsona ezin dela taldea dagoen lekura joan egiaztatzen duena, anatomikoki edo funtzionalki mugatua dagoelako eta bizitzako funtsezko ekintzetarako laguntza behar duelako.

NAN-A LEHEN ALDIZ EGINEN BADA:
Berriki egindako 1 argazki (nortasun-agirirako modukoa, koloretan, aurrez aurre eta aurpegia ondo ikusten dela egina, burua estali gabe eta hondo zuria duela).
Hitzez hitzeko jaiotza-agiria (NANa eskuratzeko dela adierazi behar da), Erregistro Zibilak emana; atzerrian jaioa bada, Erregistro Zibil Zentralak ematen du Madrilen, edo Espainiako kontsuletxeak, jaiotza-herrialdean. Jaiotza-agiria eman eta 6 hilabetera iraungitzen da.
Bizileku-erroldaren ziurtagiria edo agiria (edo kontsuletxearen ziurtagiria, helbidearekin, eskatzailea atzerrian bizi bada eta Nafarroan aldi baterako badago). Emandako ziurtagiriek gehienez 3 hilabeteko balioa izanen dute.
Eskatzaileak 14 urte baino gutxiago dituenean, guraso-ahala (normalean, amak edo aitak) edo tutoretza duen pertsonaren aurrean emanen zaio NANa, eta legezko izaera hori agiri bidez egiaztatu beharko da; bestela, azken horiek ahalordetutako pertsonaren aurrean emanen zaio (ahalordetzea izapide hori egin behar duen pertsona zalantzarik gabe baimentzen duen agiri baten bidez eginen da).

IRAUNGI DELAKO BERRITZEN BADA:
Iraungitako NANa.
Berriki egindako 1 argazki (nortasun-agirirako modukoa, koloretan, aurrez aurre eta aurpegia ondo ikusten dela egina, burua estali gabe eta hondo zuria duela).

NAN-A GALDU DELAKO EDO LAPURTUA IZAN DELAKO BERRITU BEHAR BADA:
Berriki egindako koloretako 1 argazki (nortasun-agirirako modukoa, aurrez aurre eta aurpegia ondo ikusten dela egina, burua estali gabe eta hondo zuria duela).

NAN-A FILIAZIO-DATUAK ALDATZEAGATIK BERRITZEA:
NANa.
Berriki egindako 1 argazki (nortasun-agirirako modukoa, koloretan, aurrez aurre eta aurpegia ondo ikusten dela egina, burua estali gabe eta hondo zuria duela).
Hitzez hitzeko jatorrizko jaiotza-agiria, datu zuzenak edo Erregistro Zibilean aldatuak jasotzen dituena.

Argibide gehiago

Izapidetutako agiria NAN elektronikoaren titularrak baimendutako pertsonak edo guraso-ahala duenak edo legezko tutoreak jasoko du, eskatu zuen bulegoan frogagiria aurkeztuta.
NANa derrigor izan behar da 14 urtetik aurrera; adin hori izan aurretik borondatezkoa da. Baina 14 urte izan aurretik egiten bada, indarrean izan behar da, eta adingabekoa identifikatzeko erabili, NANa izatea derrigorra izan ez arren.
Espainiako edozein probintziatan lor daiteke; ez da beharrezkoa tramitatzen den hirian erroldatua egotea.
NANean jasotzen diren datuak Erregistro Zibileko hitzez hitzeko ziurtagiriaren araberakoak izango dira. Daturen bat aldatu nahi duen orok dagokion izapidea egin behar du Erregistro Zibilean. Era berean, izen-abizenen grafia euskarara edo Estatuko beste hizkuntza ofizial batera itzuli edo egokitu nahi bada, Erregistro Zibilera jo beharko da.
NANaren jabeak minusbaliotasun larri bat badu eta 30 urte baino gehiago baditu, baliozkotasun iraunkorreko NAN bat eman ahal izango zaio. Bulegoak erabakiko du hori minusbaliotasun-portzentajearen arabera, medikuaren ziurtagiria eta kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Araudia

AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: aldakorra, kasu zehatzaren premiaren eta NANa egiteko taldeak lekualdatzeko duen aukeraren arabera.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Espainiako Nortasun Agiria (NAN) eta Pasaporteak Bideratzeko Bulegoa

Lotutako agiriak

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.