Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ezkontza-hitzarmena - Inskripzioa

Zer da?

Ezkontza-hitzarmena ezkondu aurretik edo ondoren egin daitekeen kontratua da, ezkontzaren alderdi ekonomikoa arautu behar duten arauak ezartzeko.
Haren ondorioak egilesten den unean hasten dira, baina argitara emateko eta hirugarrenen aurrean ondorioak izateko, Erregistro Zibileko ezkontza-inskripzioan bazterreko ohar bidez jaso behar da.

Nork egiten ahal du izapidea?

Ezkontza-hitzarmena notario aurrean egiletsi behar da.
Erregistro Zibileko inskripzioa edozein egileslek edo haiek berariaz baimendutako pertsona batek eska dezake. Eskrituran notarioari ere agindu dakioke Erregistroan aurkez dezan.
Espainiar herritartasuna eskuratutako atzerritarrek aldez aurretik inskribatu behar dute beren ezkontza Erregistro Zibil Zentralean.

Eskatzeko baldintzak

Aurrez aurre, Erregistro Zibilean aurrez hitzordua eskatuta.
Postaz.

Aurkeztu beharreko agiriak

Egilesleen erroldatze-ziurtagiriak.

Ezkontza-hitzarmenaren notario-eskritura. Kopia bat nahikoa da inskripzioa egiteko. Normalean, notariotzan Erregistro Zibilari zuzendutako kopia bat ematen da. Bigarren kopia bat aurkezten bada, erregistro-oharraren aipamenarekin itzuli ahal izanen da.

NANa edo pasaportea.

Komeni da (baina ez da nahitaezkoa) familia-liburua aurkeztea, eguneratu dezaten.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Erregistro Zibila

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.