Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Titulartasunari eta kargei buruzko informazioa lortzea

Zer da?

Informazio-ohar soila: ez du erregistratzailearen sinadurarik, ezta berme ofizialik ere (gehienez 3 eguneko epean entregatzen da).
Ziurtagiria: erregistratzaileak sinatua eta agiri kautoaren bermearekin (gehienez 4 eguneko epean entregatzen da).
Edukia finkaren jabea edo jabeak dira, baita hipotekak, enbargoak, zortasunak edo beste karga batzuk ere. Praktikan, ohar soila erabiltzen da gehien, jarduketa ofizialetarako izan ezik, merkeagoa baita.

Nork egiten ahal du izapidea?

Kontratatzeko edo finken egoera ezagutzeko interesa duen edozein pertsonak eska dezake (legezko arrazoi edo arrazoi ofizial batengatik); notarioaren aurrean eskritura egin behar bada, hark ere eskatuko du.

Eskaera webgune ofizialaren bidez egiten bada, 24 orduko epean entregatzen da.

Eskatzeko baldintzak

Aurrez aurre edo www.registradores.org webgunearen bidez eska daiteke.

Argibide gehiago

Pertsona fisiko edo juridikoen titulartasunei buruzko informazioa eska daiteke Erregistratzaileen Elkargoaren Indize Zerbitzuaren bidez, edozein Jabetza Erregistrotatik eskatuta. Zerbitzu horrek adierazten du Espainian dagoen edozein higiezinen titulartasunak zein erregistrotan dauden.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.