Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Adingabeak atzerrira bidaiatzeko baimena

Zer da?

Gurasoek baimena ematea adingabe bati lurralde nazionaletik kanpo bidaiatzeko, indarreko NANarekin Europar Batasunaren, Europako Esparru Ekonomikoaren eta Suitzako Konfederazioaren barruan, edo indarreko pasaportearekin, lurralde horietatik kanpo bidaiatzen badu (hirugarren estatuak).

Zenbatekoa

Doan.

Eskakizunak

Gurasorik edo legezko tutorerik gabe bidaiatzea, NANarekin edo pasaportearekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aita, ama edo legezko tutorea, bere NANarekin eta adingabearen NANarekin, biak indarrean.
Familia-liburua. Legezko tutorea bada, legezko tutoretza duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Argibide gehiago

Espainiatik kanpo bidaiatzen duten adingabeek ohiko bidaia-agiri hauek eraman behar dituzte:
Espainiar adingabe guztiek indarreko NANa eraman behar dute lurralde nazionaletik kanpo eta Europar Batasunaren, Europako Esparru Ekonomikoaren eta Suitzako Konfederazioaren barruan bidaiatzeko, edo indarreko pasaportea, lurralde horietatik kanpo bidaiatzen badute (hirugarren estatuak).
Espainian dauden adingabe atzerritarrek beren estatuko pasaportea edo indarreko bidaia-agiri balioduna eraman beharko dute lurralde nazionaletik irteteko.

Araudia

TRAMITAZIORAKO AURREIKUSITAKO EPEA: unean bertan.
INDARRALDIA: 90 egun baimena egiten denetik.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.