Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Erromesak Donejakue bideko aterpetxeetara joan ahal izateko eta Santiagoko Katedralean "Compostela" (erromesaldia bete izanaren ziurtagiria) eskatu ahal izateko identifikatzen dituten egiaztagiria eskatzea.
2 euro.
Iruñeko Artzapezpikutzak tramitatzen du erromesaldia Iruñean hasi behar duten erromes guztientzat edo beste elizbarruti batzuetan hasi behar dutenen iruindarrentzat. Orreagan hasiko direnek Kolegiatan eskatu behar dute.
Donejakue Bidea oinez, bizikletaz edo zaldiz egiteko asmoa izatea, kristau-, kirol- edo kultura-zentzuarekin.
Orreagako Kolegiatan edo Artzapezpikutzan emandako egiaztagiria.
Egiaztagiriak sinadura eta zigiluak jartzeko erreserbatutako guneak ditu, erromesa bidea egiten ari dela ziurtatzeko.
ARTZAPEZPIKUTZAREN ORDUTEGIA: egiaztagiriak astelehenetik ostiralera tramitatzen dira, 08:00etatik 20:00etara.
AURKEZTEKO EPEA: eperik ez; erromesaldia hasi aurretik edo erromesaldia hasten den egunean bertan.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.