Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Atzerritarrek edo atzerritarren seme-alabek bizilekua dela-eta espainiar herritartasuna eskatzea bizi diren lekuko Erregistro Zibilean.
Legezko bizileku-baimenarekin Espainian bizi izan diren atzerritar interesdunak edo judizialki aldatutako gaitasuna duten
pertsonen legezko ordezkaria.
Adinez nagusiak edo emantzipatuak diren atzerritarrak.
14 urtetik gorako atzerritarrak, legezko ordezkariak lagunduta.
14 urtetik beherakoen legezko ordezkariak.
104,05 euro.
Aurretiko hitzordua pertsonalki eskatzea Erregistro Zibilean, hiri honetan edo haren barruti judizialean erroldatuta egonez gero.
ETENIK GABEKO LEGEZKO BIZILEKUA:
Bi urte: herrialde iberoamerikarretako, Filipinetako, Andorrako, Portugalgo eta Ekuatore Gineako pertsonak eta jatorri sefardia
duten pertsonak.
Bost urte: errefuxiatu izaera lortu duten pertsonak.
Hamar urte: gainerako herrialdeetako herritarrak.
Urte bat:
Espainiako lurraldean jaio diren pertsonak.
Aukera bidez espainiar herritartasuna eskuratzeko eskubidea behar bezala erabili ez zuten pertsonak.
Bi urtez jarraian Espainiako herritar edo erakunde baten tutoretza (tutore baten zaintzapean), zaintza edo harrerapean legez
egon diren pertsonak, baita eskaera egiten den unean egoera horretan jarraitzen badute ere (legezko bizileku-aldia urte batera
murrizteko aukera ematen duen harrera da lurralde bakoitzean adingabeak babesteko ardura duen erakunde publikoaren ebazpena
duena, baita judizialki aitortutako harrera ere).
Eskaera egiten den unean espainiar batekin ezkonduta urte bat daramaten eta legez edo egitatez bananduta ez dauden pertsonak.
Espainiar baten alarguna, baldin eta ezkontidea hil zen unean ez bazeuden egitatez edo judizialki bananduta.
Espainiatik kanpo jaiotako pertsona, aita edo ama (horiek ere Espainiatik kanpo jaioak), aitona edo amona jatorriz espainiarrak
dituena.
Interesdunak gizalegezko jokabide ona eta Espainiako gizartean behar adinako integrazio-maila egiaztatu behar ditu.
Kontsultatu erakundean zer dokumentazio aurkeztu behar den eskatzailearen egoeraren arabera.
Kode Zibila, Erregistro Zibileko Legea eta Erregelamendua.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.