Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Izena eta/edo abizenak aldatzea

Zer da?

Erregistro Zibilean ageri den jaiotzako izena aldatzea, eta erabili ohi duen eta ezagutzen zaion izena jartzea, izapideak helbideari dagokion Erregistro Zibilean eginez.

Nork egiten ahal du izapidea?

Izena eta/edo abizenak aldatzea eska dezake 16 urtetik gorako interesdunak, eta adingabeen edo ezgaituen legezko ordezkariek, interesdunak helbidea duen herriko Erregistro Zibilean.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Aurrez aurre, Erregistro Zibilean aurrez hitzordua eskatuta.
Postaz.

Aurkeztu beharreko agiriak

Dagokion Erregistro Zibilari zuzendutako eskaera, aldaketa zergatik eskatzen den adierazita.

Aldaketak eragiten dion pertsonaren jaiotza-inskripzioaren ziurtagiri literala.

Eskaera oinarritzen den kasuan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiri-frogak.

Abizena legez dagokiola egiaztatzeko, lortu nahi den abizena zuten aurreko ahaideen jaiotza-inskripzioen ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta, halakorik ezean, bataio-agiriak.

Abizenen grafia Espainiako beste hizkuntza batzuetara egokitu nahi bada, dagokion hizkuntza ofizialaren akademiaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

Argibide gehiago

ERREGISTRO ZIBILAREN BIDEZ 2026/02/27AN LORTUTAKO INFORMAZIOA.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Erregistro Zibila

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.